Padela Agoitzen lurreratu da Irati Padelen eskutik

Imanol Otano agoiztarra beti egon da kirolarekin oso lotuta. Padela frogatu zuenetik kirol honetaz maitemindu eta hasi zen pentsatzen nola egin zezakeen bere bizilagunei gerturatzeko. Bururatu zitzaion orduan ekintzailetza proiektu bat garatzea eta padel pistak eskuragarri ezartzea eta hori bere ogibide egitea. Agoitzeko enpresa haztegian aurkitu zuen tokia eta bertan eraiki ditu kirol hau praktikatzeko […]

Adikzioen inguruko aholkularitzei eman diete bide Adikzioen Kontrako Tokiko Planetik abiatuta

Aurreko ikasturtean hasi zen lantzen Tokiko adikzioen kontrako plana zeina Haize Morea eta Antox elkartearen ahaleginetik sortu zen. Horrek Innova egitasmora aurkeztera eraman zituen eta baita finantziazioa lortu ere. Honezkero lantzen hasi ziren parte-hartzea bultzatuz. Honek sorrarazi zuen lehendabiziko Adikzioen Kontrako Tokiko Plana, Auritzeko Kultur etxean aurkeztu egin zena. Oraingoan plan honen barneko adikzioen inguruko […]

Galuzerrita txokoa: Eskola-institutuen topaketak eta azken berriak

Gaurkoa azken Galuzerrita saioa izan da eta pena handiz esaten dugu zeren sekulako lana egin dute gure lagunak Garraldako eskola eta institutuko berriak ekartzen. Esker ona ematea besterik ez zaigu geratzen eta esatea irratiko uhinak irekiak izanen dituztela beti. Azken saio honetan Otsagabia eta Abaurregainako topaketen inguruan solastu zaizkigu, baita Garraldan izandako azken ekimenak ere. […]

Asteko eta udaberriko eguraldiari errepaso eta asteburuko eguraldia David de Andresen (@Noainmeteo) eskutik

Udaberri fresko eta euritsua egokitu zaigu aurtengoa, halere garaiko eguraldi normaltzat har genezake David de Andresek argudiatu bezala. Errepasoa eman diogu udaberriak eman duenari eta horren ondotik asteburuko eguraldiaren berri eman digu.        David de Andres Irati irratian

Edurne Crespok bere obrak eskainiko ditu ekainaren 1-etik 16 -ra Auritzeko Kultur Etxean

Garaitzeko Asi Elkarteak gonbidatuta euren marrazkiak eskainiko ditu Edurne Crespok Auritzeko kultur etxean. Txikitatik gustatu izan zaio marraztea baina gerora ez zuen arteetako ikasketak hartu, nahiz eta ez zion inoiz marrazteari utzi. Marrazketa serioago hartu zuen pandemia garaian, bertan berrartu baitzuen hain atsegina den eta hain ongi ematen zaion afizioa bere alabarekin batera. Bertan sortutako […]

Komunalaren inguruko trasmisio eta hausnarketa Aezkoan udan zehar

40 urte bete berritan dira Aezkoak lur komunalen eskumenak eskuratu zituztenetik. Ondare garrantzitsua da hauxe eta ikusi da geroz eta gutxiago jakiten dela honetaz. Alde batetik lehen sektoreko jendeak nahiko menperatzen ditu zein diren komunal horiek baina oro har, ezjakintasuna da nagusi sektore horretatik kanpo. Honi buelta eman nahiean prozesu bat abiarazi du Aezkoako Batzarre […]

Palestinaren egoeraren inguruko hitzaldia emanen du Mundu Bat elkarteak Izaban Gaztelu emakume elkarteak gonbidaturik

<p><strong>Karekin Kulturak eta Estitxu Larrea diseinatzaileak aurrera eramandako proiektua dugu Iratira Bidaia, emakumeen lorratzak. Estitxuren tesi batetik eratorritako ideia garatzen joan dira La Caixa fundazioak Innova Localek diruz lagunduta. Irati ibaiak bustitzen dituen lurraldeetara bisitatzeko eta bidaiatzeko modu kreatiboa da. Prozesu luze eta emankor honek 100 orrialdeko liburuxka eman du, bertan ibar eta herri desberdinetako […]

Iratira Bidaia emakumeen lorratzak liburuaren aurkezpena izanen da gaur Agoitzen

Kati Leatxe Aristuk eta Estitxu Larrea Leatxek aurrera eramandako Iratira Bidaia Emakumeen Lorratzak bidai liburuxka kreatiboaren aurkezpena eginen da gaur Agoitzen bi artista hauen sorterrian. Horretarako ekimen berezia ondu dute bi gonbidaturekin. Alicia Zunzarren zinegotzia alde batetrik eta Isabel Mellen Rodriguez historialari, ikertzaile eta dibulgatzailea bestetik. Azken honek aktiboki parte hartu du proiektuan Irati ibaiaren […]

Covid txertoek gure osasunean zer nolako eragina duten aztertuko dute Auritzen hitzaldi baten bitartez

Farmazia doktorea den eta Ospitaleko farmazian espezialista eta osasun teknologien ebaluazioan aditua den Juan Erviti Lopez izanen dugu Auritzeko Osasun arloko langileek antolatutako hitzaldian. Honen karietara aprobetxatu dugu berarekin solasteko eta gaia apur bat sakonago ezagutzeko. Juanek aipatu bezala Covid-aren aurkako txertoa ezin da txertotzat hartu bai ordea osasun teknologia bezala, ez baitu txertoen irizpideak […]