Euskaraldia prestatzeko makinaria martxan

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izanen da Euskaraldia. Euskararen erabilera eta ohiturak aldatzeko ariketa kolektiboa. Hori prestatzeko gaur arratsaldeko 19tan Etxabarrengoan batzar irekia deitu da batez ere bi aste horietan egonen dena. Honi buruz solastu zaigu Idoia Zabaltza euskara teknikaria.     Idoia Zabaltza Irati Irratian:  

Gazteek beren ikuspegia plazaratu zieten Auritzeko herritarrei larunbatean

Auritzeko udalak Artelan elkartearekin batera uda partean abiatu zuen gazteak Auritzeko bizitza sozialan zein politikoan parte hartzeko prozesua. Ekimen parte-hartzaile honek 25 gazte bildu ditu eta euren kezkak eta nahiak partekatu dituzte. Horietako gazte bat Unai Irigarai dugu eta berak azaldu digu zeintzuk izan diren prozesu honen ondorio nagusiak.     Unai Irigarai Irati Irratian: […]

Berdintasunaren aldeko Party jolasa larunbatean Pirimakume topaketetan

Oskako Pirinioan kokatuta dagoen Ansoko ekintzailea dugu Pilar Lopez, bera baita Bienpensar Emocional enpresaren jaun eta jabe. Psikologia kognitibo konduktualan oinarrituta egiten du bere lana, adin desberdinetako pertsonekin. Larunbatean Pirimakumek antolatutako topaketetan izanen dugu Berdintasunaren aldeko Party jolasa dinamizatzen. Pilar Lopezen Bienpensar Emocionalen inguruko informazio gehio bere webgunean: Bienpensar.com   Pilar Lopez Irati Irratian:  

Paisajes que son vida liburua aurkeztuko du ostiralean Antonia Lazcozek Auzperriko Liburutegian

2018an izan ginen gure hurrengo gonbidatua den Antonia Lazcozekin. Garai hartan “Dolor-Gozo de la rosa” liburua besapean zuela etorri zen Abaurregainara. Oraingo honetan, bere hirugarren poesia liburuarekin datorkigu, liburutegien eguna ospatzera Auzperriko liburutegira. Liburua “Paisaje que son vida” du izenburutzat. Hau argudio hartuta berarekin egoteko parada atera dugu Liburuaren aurkezpena urriaren 21ean arratsaldeko 19tan Aurizberriko […]

Datorren ostegunean hasiko da gizonezkoek euren adimen emozionala lantzeko taldea

Pasa den urtean hasi ziren lan-talde honekin. Gizonen arteko talde bat zeina Alvaro Embid duen dinamizatzaile lanetan adimen emozionala lantzeko helburuarekin. Hilabetean behin batzen ziren iaz eta berdin jarraituko dute aurten ere, nahiz eta taldea edozein gizonentzat irekia izanen den. Hau aprobetxatuta Alvarorekin solastera joan gara gaurkoan.  Hurrengo hitzordua: Osteguna urriak 27 arratsaldeko 19tan Auritzeko […]

Zaintza eta Auto-zainketa ikastaroa aurrera eramanen duen Amarenea proiektua ezagutzen

Larunbata honetan izanen den Pirimakume topaketen barnean Zaintza eta Auto-zainketaren inguruko ikastaroa emanen du Eva Rosinok. Evak Amarenea proiektua jarri zuen martxan eta topaketetan parte-hatuko zuela jakin izan dugunez eta hori aitzakitzat hartuz, bere proiektua ezagutzera joan gara. Proiektua ezagutu nahiko bazenute hemen duzue aukera: Amarenea web orria   Eva Rosino Irati Irratian:  

Zuraren besta aprobetxatuz Zuberoa eta Erronkari arteko birazkatzea ospatu zuten larunbatean Burgin

Larunbatean ospatu zen Zuraren eguna Burgin. Urtero Almadiazain elkarteak antolatzen duen besta aprobetxatu egin zuten Zuberoarekin birazkatze ekitaldi bat egiteko. Bere garaian Maulen ospatu zuten lehendabiziko ekitaldia egin zen eta larunbat honetan izan zen bueltakoa. Ekitaldi ofiziala eta besta uztartu zituzten bertaratutakoek. Zuberoatik bi autobus etorri ziren birazkatzea ospatzera eta giro paregabean aurrera eraman zen […]

Kantu eguna ospatuko dute larunbatean Auritzen

Garaitzeko Asik eta Elutseder elkarteak abiatu zuten uda hasieran “Elkartzen gaituzten abesti zaharrak” proiektua eta hainbat ekimen eta ekitaldien ostean iritsi da larunbat honetan Kantu Eguna ospatzeko ordua. Bertan, berreskuratutako Erroibarko 5 kanta eta Auritzeko 3 abestu eginen dituzte bertakoek. Proiektu honen nondik norakoak eta Kantu Eguneko egitaraua Garaitzeko Asi Elkarteko Arantxa Iriarteren laguntzarekin errepasatu […]