Agoitzeko historiaren inguruko erakusketa abian irailaren 23tik urriaren 8ra

Lau urte luzeetako lanak ikusiko du argia erakusketa eder baten bitartez. Hidea lantaldeak sortu du erakusketa hau, Alfredo Leon parte duelarik eta gaurkoan berarekin batu gara erakusketa honetaz eta honen sortze prozesuaz solasteko. Dokumentazio lan itzel honek espero dezagun gustoko izatea.   Alfredo Leon Irati Irratian:  

Tokiko garapen estrategikoa garatzeko prozesu parte-hartzailea abian jarri du Cederna-Garalurrek

Nafar Gobernuak Tokiko Garapenaren inguruko estrategia garatzeko agindu zion Cederna-Garalur elkarteari, Mendialde osoan garatu zezan. Prozesu honetatik ateratako proiektuak 7 milioi euroko dirulaguntzak izanen dituzte eta jada hasi dira lanketa egiten. Gaur arratsaldeko 17etan Ariben Pirinioetako entitateekin eginen dute bilkura lerro nagusiak markatzeko. Prozesuaz solasean aritu gara Vanesa Pau Cederna Garalurreko lagunarekin. Mahai teknikoak izanen […]

Auñamendiak dantzan jarriko dituen taldea dugu Pipirripi dantza taldea

Bere garaian Aezkoan bazen dantza talde bat baina denbora aurrera joan ahala desagertu egin zen. Iaz Aitziber Villalbak eta beste zenbait lagunek Aezkoa Kultur Ekimeneko lagunei dantza taldea berreskuratzearen ideia komentatu zieten eta hauek zalantza izpirik gabe onartu zuten. Dantzak ikasteko irakasle bila jarri eta Agoizko Mikel topatu zuten zeina bi astetan behin etortzen zen […]

Neguko ordutegia, hurrenko ekintzak eta oporrak

Gaur oporretan harrapatu dugu Mari Mar Agos gure liburuzain maitea.Gaur eta bihar jai egun hartu ditu eta urriko lehendabiziko bi asteak ere opor hartu ditu uda osoan lanean egon ostean. Astelehenean itzuliko da lanera neguko ordutegiarekin (arratsaldez). Mari Mar Irati irratian:

Asteburuan Noainen izanen da VII. azoka ekologikoa

Ostiralean hasiko da Noaingo Zentzumenen parkean Nafarroako Nekazal Produktu Ekologikoen Kontseiluak antolatutako VII. azoka ekologikoa. 30 ekoizle izanen dira bertan, baina ez hori bakarrik, tailerrak, mahai-inguruak, hitzaldiak, kale-animazioa,… ere izanen ditugu. Honetaz solasteko NNPEK-ko Kattalin Barber izan dugu gurean gaurkoan. Informazioa eta egitaraua NNPEKren webgunean   Kattalin Barber Irati Irratian:  

Auritzeko eskola eraikinari beste erabilera bat emateko prozesua abian

Gure zonaldean albiste txar batek beste motatako aukerak ekar ditzazke eta Auritzeko eskolaren itxierak horren adibide bat da. Datorren ikasturtean zoritxarrez ez da ikaslerik egonen bertan eta hori ikusita Auritzeko udalak Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari eman zion bertan proiekturen bat garatzeko aukera. Aukera hori Eutsi Mikrokoopratibaren laguntzarekin modu parte-hartzailean eraikiko dute, biztanleriari galdetuz zer motatako […]

Ohiko formatuarekin eta berrindartuta dator aurten Aezkoako Eguna

Aurtengoa 43. edizioa izanen da, Garraldan ospatuko den Aezkoako Eguna. Bi urte arraroen ondoen ohiko formatuan dator. Edizio honetan Aezkoako mendien berreskurapenaren 40. urteurrena izanen dute gai zentrala. Irailaren 16an hasi eta irailaren 18ra bitarte izanen ditugu auzolanean eraikitako hainbat ekimen. Lan handia egin dute antolatzaileek eta honen inguruan solastu gara antolatzaileetako bat den Iratxe […]

Gaur egungo sistema kapitalistari alternatibak badirela argitzera dator Burujabe Eguna

Iazko abenduan uholdeek Ondalan kooperatibak beren egitasmoa urpean ikusi zuen eta honen karira hainbat tokitatik heldu zitzaien elkartasuna. Hainbat lagunek eta beste kooperatibek euren laguntza eskaini zieten eta honek nahi bat piztu arazi zien, kooperatiba hoien inguruko informazioa helarazi nahi izatearena. Horretara dator larunbatean Tafallan izanen da Burujabe Eguna eta honen inguruan Ondalan kooperatibako kidea […]

Egun On, Auñamendi! AEK-ko matrikulazio kanpaina eta Pariseko Bake artisauei epaiketa Naiz irratian

Gaurkoa Garazi Iribarrenekin hasi dugu. AEK-ko kidea bera, aurtengo matrikulazio kanpainaz aritu zaigu. Ondoren, Naiz irratiko lagunek EH Baiko kidea den Jokin Etxebarriari eginiko elkarrizketa ekarri dugu Parisen izaten ari den epaiketaz solasten duena. Izenburua: Irailaren 7ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko