Hezkuntzaren garraio proposamenari ezetza eman diote Auñamendietako familiek
Ikastaro hasiera mugitua aurreikusten da Auñamendietako ikaslegoarengan, batez ere euren ikasketak Iruñean jarraitu behar dutenendako. 17 ikaslek hartuko dute Iruñearako bidea aurten Lanbide Heziketa edo Batxilergoa egitera eta horretarako garraiorako laguntzak eskatu zituzten. Behin hori eskatuta soilik 4k zuten beren eskubidea bermatuta. Hori ikusita familiak batu eta Hezkuntza departamentuari zein Nafar Gobernuari euren proposamena helarazi […]