Miren Doizen 2. korapiloarekin heldu da Fluxu Auritzera

Urriaren erdialdetik aurrera dabil instalaturik Miren Doizek ekoizturiko 2. korapiloa izenburudun obra Auritzeko Kultur etxe parean. Aurreko ostiralean sortze prozesua eta obra bera aurkezten izan genuen artista, zeina obra ekoitzi duen Fluxu programaren baitan. Azaroaren 15a bitarte izanen da ikusgai bertako material birziklatuekin sorturiko pieza koloretsu hau.

Fluxu programaren baitan hainbat tailer eginen dira, lehena gaur (urriak 28) Garraldako ikasleekin. Hurrengoa asteburu honetan urriaren 31an arratsaldeko 18:30tan eta igandean 11etan helduekin, sormena garatzeko asmoarekin Mirenen sortze prozesua jarraiki.

Honen guztiaren inguruan Miren Doiz artistarekin solastu gara gaurkoan. Berak animatu gaitu bertaratzera bai obra ikustera baina baita tailerretan parte hartzera.

 

Fluxu programaren webgunea : Fluxu 2026

  

Miren Doiz Irati Irratian

Iruzkindu