Tolosako ESNEKI Euskal Herriko Gazta eta Esnekien Azoka Berezitik pozik eta sari sorta ederrarekin itzuli dira Aurizberriko Pirineki Esnekiakeko lagunak.
Azaroaren 7an jokatutako Euskal Herriko Gazta, Esne eta Jogurten V. Txapelketan emaitza bikainak eskuratu dituzte: behi-gazta onduen kategorian lehen saria, jogurtetan bigarrena eta behi-esne pasteurizatuan ere lehen saria.
Horren guztiaren inguruan hitz egiteko, Pirineki Esnekiakeko Aitor Zazpe izan dugu gurekin goiz honetako “Egun on Auñamendi” saioan.
