Eguraldi ezegonkorrak gurean instalatuta jarraituko du. Lainoek eta euriek, tarteka, izango dira nagusi, baina giro epela izango dugu. Tenperaturek gutxinaka behera egingo duten arren, minimoak 6-8 gradu artean mantenduko dira eta maximoak 15 gradura ez dira helduko.
Haize ufada gogorrak izango ditugu mendietan ere, izan ere hego haizea eta mendebala izango da nagusi egunotan.
David de Andres Irati irratian