Maskoten osasuna bermatzeko gurpildun gaineko albaitaria

Hala definitu genezake GureVet albaitaritza mugikorra. Hauxe, Teresa Etxarri mezkirztarra abian jarri duen lan-proiektu berria. Herriz herri joanen da eskariak iristen zaizkion ahala gure etxeko animaliei beharrezkoa duten arreta emateko. Jada, lehenago egiten zuen lan hori behar den bezala eraiki eta martxan jarri du, horretarako Cederna-Garalur eta Gupirinioko lagunen laguntza ezinbestekoa izan duela gaineratu digu. […]

Pirinioko Taupadak atzeratu egingo da

Maiatzaren 16rako aurreikusia zegoen Pirinioko harrotasuna azaleratu behar zuen jaia, Otsagin. Hala ere, ikusita Covid-19ak eragindako egoerak ez zuela ahalbideratuko ospakizuna aurreikusita zegoen moduan egitea, atzeratzea erabakit dute Pirinioan Lan eta Bizik, Bizirik Gaudek eta Txantxalanek. Dena den, hori ez du esan nahi ez dela ezer eginen, Aitziber Larreak gaur adierazi digun moduan, aldarrikapena ez […]

Egun On, Auñamendi! Pirinioko Taupadak, Gure adinekoengandik ikasiz dinamika eta Aralar irratia.

Gaur Erroibarrera jo dugu lehendabizi, Pirinioan Lan eta Bizin jarduten duen Aitziber Larrearekin egotera, jakin nahi genuen eta zer gertatu behar zen Pirinioko Taupadak egitasmoarekin. Ondoren, AeioZu elkarteko Edurne Almirantearena izan dugu, ” Gure adinekoengandik ikasiz” dinamikaz solasten. Bukatzeko, Larraun aldera hartu dugu bidea Martin Juanenaren kronika jasotzeko. Izenburua: Maiatzaren 5eko saioa Iraupena: 2:30 ordu […]