Heldu den Abenduaren 15ean 40 urte beteko dira Vascuenceren legea onartu zenetik. “Euskara babestea” zuen helburu legeak baina gabeziak bistakoak izan dira lau hamarkada hauetan. Guzti hau aipatzeko asmoarekin, Idoia Zabalza, Aezkoako euskara teknikaria izan dugu gurean bi astean behin egiten duen kolaborazioari eutsiz.