Martxoaren 24, 25 eta 26 egin zuen Bolant Eguna antolatzen duen batzordeak galdeketa, eta honakoa izan da galdeketan parte hartu dutenek esandakoa:
%75 bai
%20 ez
%5 baliogabeak

Emakumeen parte hartzeaz gain, emakumeek jantzi beharreko arroparen inguruan ere galdetu zuen batzordeak. Honakoa izan da herriak esan duena:
%65 Emakumeen jantziarekin jarraitzea
18% Mutilena erabiltzearen alde
17% Bestelako aukerak
Zehazki hauek dira erantzun behar izan dituzten galderak: “Mutilek egiten duten bezala, neskek dantza taldean parte hartzearen alde zaude? Hala bada, nola jantzita? Zein pertsonaia ordezkatu beharko lukete?”.
Duela 40 urte emakumeek dantzatzen dutela, eta lehenengo hiru dantzak, Martxa, Bolant-Ian-tza, Erdizka Lauetan, Kontradantzak eta Iantza-Luze dantzatzen dituzte. Galdeketa eginda, erabakiak hartzeko batuko da laster batzordea.