54 urteko erromes bat hil da Luzaidetik Orreagarako Donejakue bidean

26 urteko beste erromes batekin batera bilatu zuren ostiral gauean, eta larunbatean aurkitu zuten

Donejakue bideko Luzaide eta Orreaga arteko zatian hil zen 54 urteko Salamancako gizona. Ostiral gauetik ari ziren bere eta 26 urteko beste erromes baten bila. Azken hau, hipotermia zantzuekin aurkitu zuten, eta ospitalera eraman zuten anbulantzian.

Ostiral arraltsaldean jaso zuten SOS Nafarroa 112 telefonoan abisua. Txinatar emakume batek jakinarazi zuen gizonarekin galdu egin zirela Donejakue bidea egiten ari zirela. Auritzeko suhiltzaileek eta Foruzainek abiatu zuten bilaketa, gaueko hamarretan.

Nahiz eta emakumearekin harreman telefononikoa izan, lanek ez zuten emaitzik eman. Larunbat goizean jarraitu zuten, eta Luzaideko suhiltzaile bolondresak, EBYS bolondresen txakur taldea, Auritzeko eta Erronkariko Guardia Zibilak, mendizainak, iparraldeko suhiltzaile bolondresak eta Nafarroako Gobernuko helikoperoa batu ziren araketara.

Errepidearekin bat egiten duen ibilbidea egiten ari ziren galdutako erromesek. Beraz, ez zeuden gaur astebete itxitako ibilbidean. Emakumeak azaldu duenez, sakan batean sartzean galdu zuten bidea, eta bilatu nahian amildu zen gizona.

Emakumearen telefonoaren bateria 10:30ean agortu zen. Aurkitu zutenean hipotermia zantzu larriak zituen, eta ospitalera eraman zuten. Artatzen zuten bitartean azaldu zuen lagunaren gorpua ikusi zuela, eta hilik zegoela iruditu zitzaiola. Non ikusi zuen azalduta, Lodosako suhiltzaile batek aurkitu zuen gizonaren gorpua, eguna ilunduta zegoela. INMLra (Instituto Navarro de Medicina Legal) eraman dute gizona autopsia egiteko.

Iruzkindu