Donejakue bideko Lepoederreko igarobidea itxi dute

Bihartik aurrera, 2017ko martxoaren 31ra arte, ezarriko da neurria. Helburua Lepoederren gertzen diren erreskateak ekiditea da

restricciondepasoaDonejakue bidearen Nafarroako lehenengo etapak bi seihesbide ditu: mendebaldeakoa (Donibane Garazi-Luzaide-Ibañeta-Orreaga) eta ekialdekoa (Donibane Garazi-Huntto-Orisson-Lepoeder-Orreaga). 1.200 metroko desnibela du azken honek, eta erromesek prestaketa fisiko egokia eduki behar dute desnibela gainditzeko. Neguko ezaugarri klimatologikoek, gainera, gehiago zailtzen dute etapa.

Hainbat neurri hartu dira erreskate beharra ez gertatzeko. Seinaleak hobetu dituzte, bidea hartzea posible den jakiteko errepasoak maiz egiten dituzte eta telefono estaldura hobetzkeo lanak egiten ari dira. Honek, baina, ez ditu erreskateak gutxitu. Eta neguan, gainera, areagotu egiten dira horrelako gertakariak. Erromesen informazio falta eta prestakuntza fisiko desegokia dira arrazoi nagusiak.

Barne Zuzendari Nagusi Agustín Gastaminzak jakinarazi du neurria. 43º3’2,02’’N eta 1º16’6,04’’W koordenadekin bat egiten duen puntutik aurrera itxita egonen da, beraz, Donejakue bideko igarobidea.

One thought on “Donejakue bideko Lepoederreko igarobidea itxi dute

Iruzkindu