Ion Arretxe zendu da

Ion Arretxe larunbatean zendu zen Madrilen. Abenduan izan genuen gurean Ion, oso estuki lotuta baitago gure bailaran garrantzia duen gertakizun batekin, Mikel Zabalzaren heriotzarekin alegia.

Hainbat alditan egona izan da gurean batez ere Mikelen omenez eginiko ekitaldietan bera ere atxilotua eta torturatua izan baitzen. Bere kontakizuna ere liburu batean eskegi zuen “La sombra del Nogal” izenburupean. Baita ere Ahotsa.infoko lagunek egiten dabiltzan Galdutako objektuak dokumentalean parte hartu zuen bere testigantzarekin.

Betidanik egia eta aitortza bilatu duen pertsona nekaezina izan da eta askotan salatu izan ditu Intxaurrondoko koartelean sufritutakoak.

Hemen duzue Irratian eginiko azken elkarrizketa:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Amalurrak har zaitzala! Besarkada estu bat senide eta lagunei!

Iruzkindu