Militarrak Iratin

Atzo jakinarazi zigutenez, egun hauetan militarrak ikusi izan direla Iratiko oihanean. Irati, Aezkoa eta Zaraitzuko Batzarre buruek ohar bat helarazi ziguten non kritikatu egiten da militarren presentzia, inolako abisurik ez baitituzte eman ezta baimenak eskatu lur-jabeei, Babes Bereziko Eremu batetaz hitzegiten gabiltzalako, Turismoa eta Abeltzaintza kaltetua suerta daitekeelako eta nola ez gauden egoeran egonda maniobra hoietan gastatutako dirua hobe litzatekeela beste kontu batzuetara bideratzea.

Gainera gogorarazten digute oharrean bere garaian Irati zonalde ez militarra deklaratu zutela beraz exijitzen diote Defentsa ministerioari Batzarretako erabakiak errespeta ditzan.

Batzordeen oharra:

Oharra.pdf

Iruzkindu