Egunon Auñamendi! Bizitza hobe baterako aholkuak, Gure zirkua eta bere arrakasta eta Makiak Bidankozen zein pirinioan duela 75 urte

Euskal Herriko eta nazioarteko albisteak entzun ostean, eguraldiaren berri izan eta gero Jose Ignacio Ubau medikuaren bisita izan dugu irratian. Gutxiago gehiago da esanez hasi du bere hamabostean behineko ekarpena, bizitza sinplifikatu eta hobeto bizitzeko 20 bat pauta eskaini dizkigu.
Karrape irratiko Unai Zabaletak Leitzako berriak ekarri dizkigu, baina Gure zirkua aipatzen hasi eta hunkitzeraino bizkortu ditu gure bihotzaren taupadak, ze emozioa! Nolako arrakasta ukan duen euskarazko zirkuak azken hilabeteotan. Entzutekoa bere poza.
Bidankoze aldetik Gotzon Perez historialariak 36ko gerraren ostean Makiek egin zuten altxamendua izan du hizpide, eta pirinioetan barna duela 75 urte bizi izan zituztenak. Bidankozeko lekokotasunak jaso eta makiei buruzko xehetasun asko eskaini dizkigu.
Che Guevara mediku eta iraultzaileari eskainitako kantuekin bukatu da gure Egunon Auñamendi! irrati emankizuna.

Egun on, Auñamendi!

Izenburua: Urriaren 9ko saioa

Iraupena: 2:40 ordu

Klikatu hemen saioa jaisteko

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Iruzkindu