2015ean hasi ziren proiektu honen hastapenak. Mikel Zabalza kasua azaltzeko dokumental bat egin nahi zuten bere senide eta lagunek, gertatutakoa ez ahazteko, ondorengoek jakin dezaten zer pasa zen 1985eko azaroa eta abendu horretan. Enkargua Ahotsako lagunei egin zitzaien, erronka ez zen nolanahikoa izan, bidea ere ez da batere erraza izan baina gaurkoan jakinarazi digunagatik Miguel Angel Llamasek, Pituk, dokumentala zuzendaritza berriarekin aurrera jarraitzen du. Udazken honetan estreinatzea dute helburu eta jadanik 3.zirriborroaren amaieran eta post-produkzio lanen hasieran kokatu digu proiektua. Finean, proiektuaren historia guzti errepasatu dugu bere laguntzarekin.
Ahotsa.infoko Pitu Irati irratian
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.