Ahotsa.info hedabideak lagunekin ospatuko ditu bere 10 urteak apirilaren 26an

  Txantreako Akelarre elkartean eginiko jaialditxo baten bitartez ospatuko dute 10. urteurrena. Herri mugimenduarekin parez pare aritutako eta botere desberdinen jopuntuan egondako hedabidea dugu Ahotsa.Info eta beste ekimenetatik eratorritako proiektua dugu. 10 urte hauetan hamaika ekimen, greba, protesta,… jarraitu egin dituzte eta baita errepresioa pairatu ere. 10 urte hauei atzera begirada bat egiteko Miguel Angel […]

Mozal legea arbitrarioki aplikatu diotela salatu du Ahotsa.infoko Iñigo Orduña kazetaria

Herri mugimenduaren hamaika ekimen eta lanketari bozgorailu lanak egiten die Ahotsa.info atariak. Halere, lan horri erantzunez hamaika izan dira errepresio ekimenak ere. Azkenekoa, Kontseilu Sozialistak egindako ekimen bat grabatzeagatik Mozal Legea aplikatu diotela salatu du Iñigo Orduña kazetariak. Honen inguruan berarekin solasteko aukera izan dugu.   Iñigo Orduña Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Euskara aurrera eta Mozal Legea Ahotsa Infoko lagunei

Gaurkoa larunbatean Donostian izanen den Euskara Aurrera mobilizazioa aitzakitzat hartuta berreskuratu dugu bere garaian honen inguruan Gazte Euskaltzaleon Sareako kidea den Unai Irigarairekin izandako elkarrizketa. Ondoren, Ahotsa.infoko Iñigo Orduña izan dugu berari aplikatutako Mozal legearen inguruan solasean. Izenburua: Maiatzaren 18ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Non Dago Mikel? estreinaldia, Karrape irratia eta AEK-ko matrikulazio kanpaina

Gaurko saioan Amaia Merino eta Miguel Angel Llamas Pitu izan ditugu Non Dago Mikel dokumentalaren estreinaldiaz mintzatzen. Ondoren, Karrape irratira joan gara Unai Zabaletaren partetik kronika jasotzera. Bukatzeko, Etxabarrengoa bisitatu dugu Izaskun Zabaltzaren eskutik AEK-ko matrikulazio kanpaina ezagutzeko. Izenburua: Irailaren 23ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Non Dago Mikel? dokumentalaren estreinaldiaz solasean

5 urte egon dira proiektua garatzen. Mikel Zabalza kasuaren inguruan argi izpia izan nahiean hasi ziren Ahotsa.infoko lagunak, tartean Miguel Angel Llamas zutelarik. Gora behera batzuk tarteko beranduago gehitu zitzaien Amaia Merino zine zuzendaria. Auzolanean sortutako lanak argia ikusi zuen atzo Donostiko Zinemaldian. Estreinaldiaz eta proiektuaz orokorrean aritu gara lehen aipatu ditugun bi lagunekin. Fruituak […]

Galdutako Objektuak proiektua aurrera doa

2015ean hasi ziren proiektu honen hastapenak. Mikel Zabalza kasua azaltzeko dokumental bat egin nahi zuten bere senide eta lagunek, gertatutakoa ez ahazteko, ondorengoek jakin dezaten zer pasa zen 1985eko azaroa eta abendu horretan. Enkargua Ahotsako lagunei egin zitzaien, erronka ez zen nolanahikoa izan, bidea ere ez da batere erraza izan baina gaurkoan jakinarazi digunagatik Miguel […]

Egun on, Auñamendi! Mikel Zabalza kasuaren dokumentala, #AgertxoPirata eta Karrape irratia

Gaurkoa Ahotsa.info -ko kidea den Miguel Angel LLamas, Piturekin hasi dugu. Mikel Zabalza kasuaren inguruko dokumentalaz solastu dugu berarekin. Ondoren, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletaren kronika jasotzera. Bukatzeko, gaurkoan bai atzoko elkarrizketa desastrea atzean utzita, Aspanovasekin erlazioa duen proiektu edo erronka bat ezagutzera pasa gara Ander Txakartegiren laguntzarekin. Izenburua: Otsailaren 12ko saioa Iraupena: 2:40 […]