Mikel Zabalza kasuaren inguruko dokumentalaren kartela aurkeztu dute

Gaur goizean izan da agerraldia Katakrak aretoan Iruñean. Ez da nolanahiko data gaur torturaren kontrako nazioarteko eguna bauta. Agerraldian azaldu dute zein izango den dokumentalaren kartela. Dokumentala Non dago Mikel? izenburua izango du eta adierazi dutenez udazkenean estreinatuko da.


Kartelari dagokionean, Mikel Zabalzaren irudia Bidasoa ibaiak eta Iratiko Oihanak inguratzen dute. Iluntasuna da nagusi uretan bainera bat hondoratzen dagoelarik, egileek ikusleari Non dago Mikel galdetzen diote.


Dokumentalak Mikel atxilotu eta agertu zen arteko egunak kontatzea du helburu, horretarako bi ardatz izanik. Alde batetik, Ion Arretxeren testigantza eta bestetik egiaren bilatzean Mikelen ilobek hartutako lekukoa.

Hedapenari dagokionez, Izar Filmseko Amaia Andiak gaineratu du, nazioarteko zinemaldietara eraman nahi dutela eta ETB parte hartzen duenez, ziurrenik filma Euskal Telebistan ikusi ahalko da.

Iruzkindu