Murrizketak Garraldako eskolarako garraioan

Astelehenean izan genuen arazo honen berri. Aurten Nafar Gobernuko Hezkuntza departamentuak bi lineatan kokatu du Garraldako eskolako garraioa. Horrek suposatuko lukeena aztoratu ditu bertako gurasoak. Honetaz solasteko Patxi Encajerekin izan gara bera baitago arazo honi konponbidea ateratzeko lanean. Berak adierazi diguna da, edozerren gainetik haurren ongizate eta segurtasuna dagoela eta ideia horrekin lanean daudela.

Patxi Encaje Irati irratian

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Iruzkindu