Administrazioaren erabakiek egoera larri batetara eraman dute Auritzeko osasun zerbitzua

Aurreko astean erizain buru izandakoaren dimisioak azaleratu zuen dena. Angelines Munarriz erizaina izan zen dimisioa aurkeztu zuena, egoerak hartara bultzatuta eta administrazio berriarekin ezin ulertuta hartu zuen hautua. Hainbat erabakik bertako langileen egoerak jasanezinak izatera eraman ditu eta batzuk zalantzatan daude jarraitu edo ez, ez baitizkiote bermerik ematen euren lana eta bizitza aurrera eramateko eta bateragarriak izateko. Gertutik ezagutu nahi izan dugu kontua eta horretarako gaur gurean Angelines Munarriz izan dugu bere erabakiaren zergatiak eta hemendik aurrerakoak azaltzen.

Angelines Munarriz Irati irratian

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Iruzkindu