Osasun arloko langileak gaixo eta biztanleriatik gertuago teknologia berriak lagunduta “Acercar” proiektuaren baitan

Nork esanen luke teknologia berriak pertsonen arteko harremanak estutuko lituzkeela ezta? Kasu honetan lortu da Osasun arloan, Kaskanten eta Erroibarren garatu den “Acercar” proiektuarekin. Europatik eratorritako diru funtsa bat baliatu dute Medikuen Elkargoak eta Adacen elkarteak. Proiektua da teknologia berrietaz baliatzea da egoiliar eta pertsonen datu eta jarraipenak egiteko egunerokoa erosotasun gehioz har dezaten eta […]

Nafarroako Ospitale unibertsitarioko haurrendako ZIUa egoera larrian

Bost aldiz aldatu dute tokiz haurrei zuzendutako Zaintza Intentsiboetako Unitatea. Bihar, seigarren aldiz eta toki guztiek duten amankomuneko gauza ez direla prestatuak bertan artatu behar diren haur eta familiei egokituak. Hori salatzen urte luzez diraute bertako langileek eta azken aldi honetan baita familiak ere. Azkenengo astean Garraldako Aitziber Villalba eta Alejandro Belzuncek kaleratu zuten gutuna […]

Osasun arloan Lehen Arreta zerbitzua hilzorian dela salatu dute Nafarroako Lehen Arretako Medikuen Foroak

2008ko krisi ekonomikotik hona Osasun arloan, Nafarroan, hain ezinbestekoa den Lehen Arreta zerbitzua prekarizatzen joan da, geroz eta baliabide gutxiago edukita. Egoerak okerrera egin du Covid-ak eragindako pandemia garaian eta badira zenbait toki ez dutela oinarrizko zerbitzurik gaur egun. Honen salaketa burutu zuen abenduaren 19an Nafarroako Lehen Arretako Medikuen Foroak, zerbitzua hilzorian zela esanez. Honi […]

Natura eta osasunaren arteko erlazioa aztergai

Basoak sendatzen gaituzte? Euren buruari egin izan ohi diogun galdera da eta oso errotuta dagoen ustea da hala dela, naturak eta bereziki basoek sendatzen gaituztela. Honen ingurukoak hitzaldi baten bitartez landuko dute Otsagabiako Natur Interpretazio zentrokoek, Juan Goñi natur gidaren laguntzarekin. Honen inguruan azken honekin solastu gara. Juan Goñi Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Gure Zirkua eta Rojos liburua

Gaurko saioa Gure Zirkua proiektua ezagutzen hasi dugu Iker Galartza zuzendariarekin batera, hilabete amaieran egonen baita Gure Zirkua Antsoainen. Ondoren, Mikel Huarte kazetari eta idazlearekin egon gara Rojos liburua ezagutzen, larunbatean emanen duen aurkezpena aitzakitzat hartuta. Izenburua: Irailaren 9ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Administrazioaren erabakiek egoera larri batetara eraman dute Auritzeko osasun zerbitzua

Aurreko astean erizain buru izandakoaren dimisioak azaleratu zuen dena. Angelines Munarriz erizaina izan zen dimisioa aurkeztu zuena, egoerak hartara bultzatuta eta administrazio berriarekin ezin ulertuta hartu zuen hautua. Hainbat erabakik bertako langileen egoerak jasanezinak izatera eraman ditu eta batzuk zalantzatan daude jarraitu edo ez, ez baitizkiote bermerik ematen euren lana eta bizitza aurrera eramateko eta […]

Esklerosi anizkoitzaren tratamendua hobetzeko laguntzaren beharra adierazi dute

Izaera anitzadun dituen gaitza da Esklerosi anizkoitza. Horren lanketan ibiltzen dira EM Nafarroako kideak. Arlo desberdinak suposatzen ditu horrek. Badira hilabete batzuk hainbat gaixoekin Madriletik etorritako exoeskeleto bat frogatzeko aukera izan zutela. Onura izugarriak suposatu zuen horrek pertsonengan eta horrelako exoeskeleto bat lortzeko bidean jarri dira Crowdfunding kanpaina baten bitartez. Honetaz solasteko bertako fisioterapeuta den […]

Pirinioko Soinu Banda 15.atala: Jose Ignacio Ubau

Ohiko egunean baina ohiko kolaboraziotik kanpo izan dugu. Gaurkoan Jose Ignacio Ubauk ekarri dizkigu 10 kantuen zerrenda. Lasaitasun atsegina ekarri digu berak aukeratutako musikak. Plazer bat Jose Ignacio! Abestiak: 1-Borthers in arms – Dire Straits2- Hallellujah – Leonard Cohen3- Imagine – John Lennon4-Adagio in G minor- Tomaso Albinoni5-Bohemian Rhapsody – Queen6-Yesterday – The Beatles7- Nere […]

Erroibarren hartutako neurriak koronabirusari aurre egiteko

Egoera berezian gaude eta egoera berezi honek erantzunak behar ditu. Hori dela eta, aurreko ostegunean Erroibarko udala ez-ohiko neurriak hartu zituen Covid19aren pandemia gelditzeko. Neurri horietaz solasteko Joseba Martinez izan dugu, berak azaldu digu nolatan heldu diren erabaki horiek hartzera. . Joseba Martinez Irati irratian