Frantziako estatuak pasa den urtarrilaren 8an zenbait muga itxiarazi edo kontrolpean ezarri zituen. Hasiera batean pandemiaren aitzakipean eta segurtasunaren izenean ondoren. Honek, Xiberua , Zaraitzu eta Erronkariko biztanleengan eragina izan ez ezik inposaturiko muga bat berrezartzea ekarri du. Honengatik, pirinioaz bi aldeetako lagunak batzen ibili dira eta ekimen bateratua egitea adostu dute. Lehen ekimena zehazki Iturzaetan izanen da igande honetan eguerdiko 12tan eguraldiak baimena ematen badu. Hau guztia noski Otsagiko EH Bilduko zinegotzia den Rakel Zokoren eskutik jaso dugu gaurkoan.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.