Amour eta toujour Ruper Ordorikaren azken lanaren aurre-estreinaldia larunbatean Ariben

Larunbateko kontzertua aitzakitzat hartuta Oñatiko Koblakariarekin egoteko parada izan dugu. Ruper Ordorika dugu koblakari hori eta bere azken lanaren aurre-estreinaldia eginen du, “Amour eta Toujour” da lan berriaren izenburua eta erritmo eta errima berriarekin datorkigu. Berarekin batera bere ibilbidea eta azken lan honen nondik norakoak errepasatu ditugu.

Larunbat honetan Pirinioetako AEK-k, Etxabarrengoak eta Aezkoako Batzarre Nagusiak gonbidatuta etorriko da gurera gogo eta atsegin handiz. Kontzertua Aribeko Aezkoako etxean izanen da arratsaldeko 19:00tan.

Ruper Ordorika Irati irratian

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Iruzkindu