Historikoki torturaren gaia jorratzeko tortura jasan duenarengan jarri izan da fokoa, batez ere, kontakizuna egiterako orduan. Halere, bada proiektu berri bat zeina torturaren gaiari zenbait ikuspegi eta bizipenetik heltzen dion eta hori Bi Arnas proiektua da. Proiektu honek Iratxe Sorzabal euskal presoaren eta bere ama den Mari Nieves Diazen arteko hartu emanean jartzen du fokoa, torturaren eragina ez baita bere azalean sufritu duenaren horretan izaten soilik, bere inguruan ere eragin egiten du. Proiektu hau ezagutzeko Imanol Arzuaga Kimarekin izan gara eta ederki asko azaldu digu zertan datzan dokumentala. Proiektua finantziazio herritarra bilatzen dabil eta 9 egun geratzen dira diruz laguntzeko.
Baina ez hori bakarrik, apiriletik aurrera ahal bezainbeste txokotan emititzea dute helburu eta horretarako helbide bat dute haiekin harremanetan jartzeko biarnasdokumentala@gmail.com
Ekarpena egin nahi izatekotan hemen egin dezakezu: Itsulapikoa-Bi Arnas
Imanol Arzuaga Kima Irati irratian
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.