1982an hasi zen Bost Kirol ekimena martxan. Pilotari bakoitzak erreminta desberdinetan euren doaiak erakustea zuen helburua eta hoberenak lortzen zuen Joxe Ulibarrenak ondutako garaikurra. Historia asko duen kirol ekimena da eta tarte batez ospatu ez bazen ere duela bi urte Nafarroako Pilota Federazioak, Mezkiritzeko kontzejuak, Herriko Txoko elkarteak eta Leku Ona taldeak ekimena berreskuratzeari ekin zioten. Hala ere moldaketa txiki bat, norbanakoak izan ordez bi talde izanen ziren lehian eta formula arrakastatsua erdietsi dutela esan genezake. Honekin, aurten 30. edizioa dugu, edizio borobila zeinak izanen ditun berezitasun zenbait. Alde batetik, asteburuan zehar izango den Joxe Ulibarrenak eginiko garaikurren eta eskulturen erakusketa. Bestetik, Orreaga abesbatzak finalen aurretik Bost Kirolaren ereserkia abestu eginen du. Ondoren pilotariak izanen dira protagonista bost modalitate desberdinetan.
Hau guztiaz aritu gara Bea Dufur Bost Kirol ekimenaren antolatzailearekin. Ekimen ederra dela esan digu eta bertaratzera gonbidatu gaitu.
P.D. Larruzko palan aldaketa izan da eta Berrogi-Egearen aurka arituko da
Bea Dufur Irati Irratian
