Elikadura izaki bizidunon oinarrizko gauza bat izanik orokorrean ez diogu behar duen garrantzia ematen, are gehiago, elikadura horrek gure ingurugiroan izan lezakeen eraginaz ez gara jabetzen. Horri irtenbidea emateko, Auzperriko Guraso elkarteak gonbidatuta etorriko dira Elikalimeneko lagunak, Elikadura osasungarri eta jasangarriaz hitzaldi bat ematera. Honen inguruan, Elikalimen elikadura aholkularitzako kidea den Isabel Juanizekin solastu gara gaurkoan.
Isabel Juaniz Irati Irratian: