JanAgoitz, haur eskolako haurren elikadura aintzat hartzen duen proiektu xinple eta eredugarria

Beti esan ohi da elikadura haur eta gazteen hezkuntzaren parte ere badela eta ideia hori ardatz Taupadak Haur eskolan lanean jarri dira horren inguruan. Horrek bide eman du JanAgoitz proiektuari zeina bertako ekoizle zein merkatarik hornituko dute eskolan bertan kozinatuko diren jakiak. Xinplea dirudien arren euren lana kostatu zaie urtebete eman baitute proiektua ontzen. Aurten […]

Elikadura osasungarri eta jasangarriaz solasean Elikalimeneko Isabel Juanizekin

Elikadura izaki bizidunon oinarrizko gauza bat izanik orokorrean ez diogu behar duen garrantzia ematen, are gehiago, elikadura horrek gure ingurugiroan izan lezakeen eraginaz ez gara jabetzen. Horri irtenbidea emateko, Auzperriko Guraso elkarteak gonbidatuta etorriko dira Elikalimeneko lagunak, Elikadura osasungarri eta jasangarriaz hitzaldi bat ematera. Honen inguruan, Elikalimen elikadura aholkularitzako kidea den Isabel Juanizekin solastu gara […]

Bertako elikagaietaz ikasi eta elikaduraz arduratzeko Bertatik Bertara proiektua abiarazi dute Aurizberriko eskolako guraso elkarteak

Aurizberriko eskolako jantokiaren itzulera dela eta guraso elkarteko kideek  pentsatu zuten bertan ematen ziren elikagaien inguruan bazela ikasteko eta elikaduraz zenbait irizpide ikasteko. Honen karietara Bertatik Bertara proiektua jarri zuten martxan eta La Caixaren Innova Local dirulaguntzetara aurkeztu zuten. Dirua jaso ondoren hasi dira ekimenak antolatzen eta lehendabiziko ekimena Zure platerean hasten da mundua dokumentalaren […]

Elikagai ekologikoak bertatik bertara ezagutzeko dinamika abian

NNPEK elkarteak abian jarri duen egitasmoa dugu Ekoplanak deritzonak. Nafarroa osoan zehar 12 plan desberdin antolatu dituzte elikagai ekologikoak tokian toki ezagutu ditzagun. Horretarako gida bat argitaratu dute plan ezberdinekin eta honen inguruan solastu gara Kattalin Barber lagunarekin. Ekoplanen inguruko informazio guztia CPAEN_NNPEK webgunean   Kattalin Barber Irati irratian

Emendakin proposamenak 2020. urte osasuntsua izateko

2020. urte honetako lehen kolaborazioa izan dugu Jose Ignacio Ubaurekin. Urtero egure buruari proposatzen dizkiogun helmuga horiek betetzeko hainbat gomendioekin etorri zaigu. Elikadura eta deskantso gomendioak eman dizkigu gaurkoan eta aipatu digu, hurrengo kolaborazioan gai berdinarekin jarraituko dugula. 2020 osasuntsu bat bizitzeko aholkuak Irati irratian

Zinelur, elikadura eta nekazaritza lantzen dituen zinemaldia Iruñean

Zinelur elikadura eta nekazaritzari buruzko dokumentalak lantzeko zinemaldia da, gaur hasi eta hiru egunez Iruñean Nafarroako filmotekan eskainiko dutena. Guk Juanma Intxaurrandieta elkarrizketatu dugu Intia Reyno Gourmeteko arduraduna. Elkarrizketa entzuteko.

Gutxiago gehiago delako, bizitza sinplifikatzeko aholkuak

Jose Ignacio Ubau medikuaren bisita izan dugu irratian. Bizitza sinplifikatu eta bizitza hobea eta beharrezkoa ez den estresik gabekoa lortzeko hainbat pauta eta aholku egin dizkigu. Elikadura, minimalismoa, etxeko giroa, erropak, ordena, garbitasuna, kontsumoa, denbora eta bizitzako beste arlo batzuen gaineko aholku errezak izan dira denak. Gutxiago gehiago da Irati irratian