Polymathia Gizarte Aholkularitza taldeak eraman du ikerketaren ardura baina eskaera Agoitzeko udalak eginikoa da. Datuei erreparatuta Agoitz harrera herria dela nabarmena da biztanleen %20,35a pertsona migranteak baitira eta hauen egoeraz jabetu eta hobetzeko abiatu zuten ikerlana. Ikerlana amaituta bihar aurkeztuko dute jendaurrean arratsaldeko 19:00. Ikerlanaren inguruan bertan dinamizatzaile lanetan parte hartu duen Irati Zunzarrenekin egon gara solasean.
Irati Zunzarren Irati Irratian:
