Penintsulako DANA eta aste bukaereko iragarpena David de Andresen eskutik

Berriz itzuli da David de Andres gurera aste bukaera honetako iragarpena ematera. Hasieran Iberiar Penintsulan kokatutako DANAk zer nolakoak eragin dituen errepasatu dugu eta ondoren hasi zaigu aste bukaerako iragarpenaz solasean.

Iragarpena:

Osteguna (Maiatzak 25): Egun hasiera hodeitsua izanen dugu eta baliteke arratsalde gau partean ekaitzaren bat lehertzea. Haizea ipar ipar-mendebaldekoa arituko da eta honek tenperaturaen jeitsiera ekarriko du.
Ostirala (Maiatzak 26):
Ostarteekin esnatuko gara eta eguna aurrera joan ahala hasiko dira hodeiak garatzen, gaur ere aukerak egon daitezke ekaitzaren bat lehertzeko. Tenperaturek gora eginen dute hego eta hego-ekialdeko haizearen laguntzarekin.
Larunbata (Maiatzak 27):
Egun hasiera lasaia zeina eguna aurrera joan ahala ezegonkortasuna garatzen joanen den, haizearen aldaketa dela eta. Hasieran hegoaldekoa izanen da nagusi eta arratsaldean aldakor ibiliko da. Tenperaturak apur bat igo eginen dira.
Igandea (Maiatzak 28): Ostarteak zabalduko dira egunaren hasieran eta haizea aldakor ibiliko da. Arratsaldean haizea ipar-ekialdekoa finkatuko da ezegonkortasuna ekarriz eta baliteke ekaitzak lehertzea gainera intentsitate altuagokoak. Tenperaturak zertxobait eginen dute behera.

 

 

 

 

  

David de Andres Irati irratian

Iruzkindu