Bueltatu da gurera David de Andres eguraldi iragarpena egitera aste bukaera honetarako eta horretan sartu baino lehen astean zeharreko ekaitzen datuak ere komentatu ditugu. Esanguratsuak Irunberrin izandakoa zeina 100 litrotik gora utzi zituen zenbait arazo sortuaraziz.
Iragarpena:
Ostirala (Ekainak 23): Giro goxoa egun osoan zehar. Iparraldeko haizeak zerua garbitu eginen du hodei gutxi batzuk utziz eta giroa berrotzen hasiz. Tenperaturak gora eginen dute zertxobait aurreko egunarekin alderatuta.
Larunbata (Ekainak 24): Aureko eguneko giro bertsuan igaroko da eguna, tenperaturak gora eginez. Egunaren hasieran haizea aldakor ibiliko da eta arratsaldean iparraldetik finkatuko zaigu.
Igandea (Ekainak 25): Giro eguzkitsua goizean zehar tenperaturak mantenduko direlarik. Goizeko haizea aldakor ibiliko da eta arratsaldean iparraldekoa finkatuko da. Arratsaldean garapen hodeiak izanen ditugu zerua apur bat estaliz.
David de Andres Irati irratian