Asteburuko ekaitzak, superzelulak eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Asteburuko ekaitzek hartu dute David de Andres lagunarekin izandako elkarrizketaren lehendabiziko atala. Hau aprobetxatuta errepasatu dugu zertan datza superzelula bat meteorologiaren alorrean. Behin hori eginda aste hasierako iragarpena ekarri digu Davidek. Iragarpena: Asteartea (Uztailak 11): Egun argitsua egunaren lehen orduetan behe-lainoarekin esnatuko garelarik. Tenperaturek goizean gora eginen dute hego haizearen laguntzarekin. Arratsaldean iparraldekoa ezarriko da […]

Asteko ekaitzak eta aste bukaerako eguraldi iragarpena David de Andresen eskutik

Bueltatu da gurera David de Andres eguraldi iragarpena egitera aste bukaera honetarako eta horretan sartu baino lehen astean zeharreko ekaitzen datuak ere komentatu ditugu. Esanguratsuak Irunberrin izandakoa zeina 100 litrotik gora utzi zituen zenbait arazo sortuaraziz. Iragarpena: Ostirala (Ekainak 23): Giro goxoa egun osoan zehar. Iparraldeko haizeak zerua garbitu eginen du hodei gutxi batzuk utziz […]

Asteburuko euri-jasak eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Gaurkoa asteburuan izandako ekaitzei begira jarri gara batez ere Lizarrerrian izan diren horietara, David de Andres meteorologoarekin. Honen ondoren, aste hasiera honetarako iragarpena zein de azaldu digu. Iragarpena: Astelehena, Astearte eta Asteazkena (Maiatzak 29-30-31): Egun hasiera argitsuak izanen dira haizea norabide zehatzik gabe. Tenperaturetan ez dugu aldaketarik somatuko. Egunen bigarren parteetan hodeiak garatzeko aukera handiak […]