Burgiko herrian eman zion agurra Baratxinto Fest jaialdiak aurtengo edizioari

Artez lepo bete ditu Baratxinto Fest asteburu honetan Erronkari eta Burgiko kaleak. Ostiralean hasi eta igandera bitarte zenbait emankizun antolatu zituzten Goitibera konpainiako lagunek Burgi eta Erronkariko udalen laguntzarekin.

Proposamen ezberdinak izan dira asteburuan zehar eta oro har denak oso harrera ona izan dute antolatzaileen esanetan. Estreinakoz ere, aurten Erronkarin garagardo artisauen xeia antolatu zutela Xorta Garagardauako lagunen laguntzarekin. Honen ostean igande arratsaldean Nudo zirko emankizunak eman zion amaiera ikuslegoa buruz-behera utziz.

Antolatzaileek esker ona adierazi zioten egunez egun bertaratutako ibarreko lagunei eta jaialdiak zapore gozoa utzi duela nabarmenduz, honezkero esan daiteke 2024. urtean berriz ere Baratxinto Fest izanen dela nabaria da.

Iruzkindu