Berri katastrofikoak, aste hasierako iragarpena eta Sanfermin hasierako meteo-aurreikuspenak David de Andresen eskutik

Azken aldian oso ohikoak bilakatu dira titular katastrofikoak eta hauen inguruan solasten hasi gara. Ondoren aste hasiera honetako iragarpena pasa digu David de Andresek eta Sanferminetako lehen aurreikuspenak ekarri dizkigu.

Iragarpena:

Astelehena (Uztailak 3): Egun argitsua izanen da goi hodei batzuekin. Ipar haizea izanen da nagusi arratsaldean honek hodeiak ekarriko dizkigularik. Tenperaturak igandekoen antzera izanen dira.
Asteartea (Uztailak 4):
Hodei zenbait edukiko ditugu goizean egunak aurrera egin ahala gehiago estali eginen delarik. Gaurkoan ere ipar haizea izanen da nagusi. Egunaren amaieran baliteke ekaitzak lehertzea tenperaturen igoerak garapen hodeiak ekarriko baitizkigu.
Asteazkena (Uztailak 5):
Egun argitsua izanen dugu goi hodeiez tartekaturik. Iparraldeko haizea mantenduko da eta tenperaturak jeitsi eginen dira koxka bat bada ere.

 

 

  

David de Andres Irati irratian

Iruzkindu