Asteburuaren errepasoa egiten hasi da David de Andres gaurko kolaborazioan. Fiteron, Zentronikon eta Korellan izandako ekaitzak izan ditugu hizketagai. Horren ostean aste hasierako iragarpena ekarri digu.
Iragarpena:
Asteartea(Irailak 12): Goizean eguzkia eta hodeiak tartekatu eginen dira. Iparraldeko haizea nagusi tenperaturak jeitsi eginen dira eta arratsaldean haize honek hodeiak ugaritzea ahalbidetu eta baliteke azken orduetan ekaitzak jotzea.
Asteazkena(Irailak 13): Egun osoan zehar ostarteak izanen dira nagusi ipar haizea nagusi izanen den arren. Eguzkiaren agerpen nabarmenagoak tenperaturen igotzea ekarriko du.
Osteguna(Irailak 14): Aurreko eguneko eguraldi beretsua izanen dugu baita tenperaturetan ere. Goizean haizea aldakor ibiliko den arren arratsaldean hego ukituko haizea izanen da nagusi.
David de Andres Irati irratian
