Unai Irigarai Auritzeko alkate berriak gazteen ikuspegiaz ekinen dio udalaren kudeaketari

Pirinioetako herrietako alkate berrien mintzaldi-erronda abiatu dugu Irati Irratian, eta oraingoan Auñamendi eskualdeko herrigintzan jardunen duen Unai Irigarairekin izan gara. Bere udal taldea, Pirinioetako beste hainbat bezala, hauteskundeen bigarren bueltan eratu da, bost kideetako taldea, gazteez, emakumeez, zein urte luzez udalean daramatzaten kideez osaturik:

Joxepe Irigarai Gil, Andrea Juandeaburre Serna, Ana Azanza Burusco, Eder Martinez de Miguel eta Unai bera.

Unairen aburuz, garrantzitsua da Pirinioetara bizitzera etorri diren gazteen ikuspegia eta beharrak aintzat izatea instituzioetan ere, eta motibazio horrekin ekinen dio bere alea jarriz Auritzeko Udalean. Bere esperientzia propioak, ekintzailea eta gaztea izateak, helburu hori gauzatzera anitx lagunduko diola uste du.

Zorte onena opa diogu datozen lau urteetarako! Eta eskerrik anitx herrigintzan jardutera animatzeagatik!

Iruzkindu