Hezkuntzan urak nahasita datoz eta honi erantzuteko langileek borrokan dabiltza

Pasa den ostegunean batu ziren zenbait sindikatuen kideak Parlamentu aurrean Hezkuntzan duten egoera salatzeko asmoz. Ratioen jeitsiera, eros-ahalmenaren berreskuratzea, izan ohi duten gehiegizko lan zama gutxitzea eta euren lanpostuen egonkortasuna izan ziren eskaera nagusiak.

Elkarretaratze honetan ANPE, Afapna, CCOO, UGT, LAB eta Steilas izan ziren eta honezkero erdietsi zuten Gimeno kontseilariarekin bilkura, gaur urtarrilaren 22an izanen dena. Hemendik aurrera ez dute mobilizazio gehiago baztertzen.

Hau guztiaz elekatzeko Steilas sindikatuko bozeramailea den Raul Lopez Ekain izan dugu gurean.

 

 

Raul Lopez Ekain Irati Irratian

Iruzkindu