Oier Erro sukaldari handia izateko lehian

Txikitatik argi zeukan Oier Errok sukaldari izan nahi zuela, beti atsegin izan du su eta lapiko artean aritzea eta DBH amaituta hartu zuen Sukaldaritza moduloa ikasteko hautua. Honi jarraipena eman dio Sukalde Zuzendari moduloa egiten. Bertan zela enteratu zen Le Cordon Bleu Sukaldaritza eskolak egiten zuen Etorkizun Oparoko Sukaldari lehiaketa eta parte-hartzera animatu zen. Gaur da eguna non 50 hoberenen artean dagoela eta finalera iristeko aukerak ditu, horretarako zabaldu da bere errezeta bozkatzeko aukera otsailaren 21a bitarte. Irabazleak 36000 €-ko beka jaso dezake Le Cordon Bleu eskolan ikasteko. Hau guztiaz solastu gara Oier Erro Eciolaza gazte auzperritarrarekin.

Oier Erro Eciolaza gazteari zuen bozka emateko Le Cordon Bleu Etorkizun Oparoko Sukaldariak webgunean

 

Oier Erro Eciolaza Irati Irratian

Iruzkindu