Agoitzeko 5 emakumeren bizitzak jasotzen dituen “Ni Únicas Ni Últimas” dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia burutuko dute bihar

Besoko moreen ekinbidetik  eratorritako proiektua da hauxe, zeinetan Irati Zunzarren Polymathiako kidea eta Haiak Creativaseko Edurne Mañu eta Rut Esarte batzearen ondorioz sortutakoa dena. Agoitzeko 5 emakume hautatu eta euren bizitzaren nondik norakoak landu, grabatu eta eskainiko dituzte ostirala honetan. Horregatik hiruekin izan gara solasean eta ederki azaldu digute zertan datzan proiektua. Haiek azaldu bezala proiektu berezia izan da eta oso eskertuak daude bertan agertzen diren emakumeei inolako oztoporik gabe euren etxeak eta bizitzak ireki baitizkiete.

Emakume hauek momentuz izenik ez dute, horretarako eginen da ostiraleko proiekzioa eta bertan emanen dira ezagutzera. Horren ostean bertan jasotakoaren inguruko solasaldia ere antolatu egin dute.

 

 

Irati, Edurne eta Rut Irati Irratian

Iruzkindu