Sarean Mujeres En Red Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatutako Txiapasekiko Elkartasun Zikloa burutzen dabil Nafarroa osotik. Honen baitan GKE honek kudeatzen duen Yachil Antzetic Etxe komunitarioko koordinadora lanak egiten dituzten Mary Perez eta Sandra Lorea dabiltza han eta hemenka euren esperientziak kontatzen. Hori bera eginen dute ostegun honetan Jaurrietan izanen den Pirimakumerekin batera antolatutako askari feministan. Yachil Antzetiic etxe komunitarioa emakumeekin egiten du lan eta arreta berezia eman ohi die bertara hurbiltzen direnei dituzten beharrak asetu edota pairatutako biolentziaz aldentzeko. Gurean izanen direnez tarte bat eskaini digute gurekin egoteko eta GKE-ko Aitziber Ganuza eta Yachil Antzetic etxe komunitarioko Mary Perez eta Sandra Lorea ezagutzeko aukera izan dugu.
Aitziber Ganuza, Mary Perez eta Sandra Lorea Irati Irratian