Urtero lez Erroibar eta Urepele aldeko abereek bazkalekua partekatuko dute, Sorogaingo larreetan izanen baitira beste behin ere. Partekatze honi hasiera emateko Erroibarko artzainen abereen markajea burutzen da lehenik Sorogaingo Marka deritzon ekitaldian eta hauxe larunbata honetan izanen da. Behiak eta behorrak markatu eta larre komunaletara eramanen dituzte. Erroibarrek aurten ia 400 behi eta 260 behor inguru bideratuko ditu bertara. Ohitura hau aitzakitzat hartuta Erroibarko udaleko langilea den Xabi Ziarekin egoteko parada hartu dugu.
Xabi Zia Irati Irratian