Auritzeko Kultur etxea lepo beteta Orreaga Musika Eskolako ikasturte amaierako kontzertuan

Ikasturteari amaiera emateko Orreaga Musika Eskolak kontzertua eskaini zuen atzo Auritzeko kultur etxean. Jendez lepo beteta eman zioten hasiera ABBA talde suediarraren kantuetan oinarritutako kontzertuari. Eskolaren egoitza desberdinetatik etorritako ikasle eta irakasleek maisuki plazaratu zituzten ABBA taldearen doinuak.

Datorren ikasturtean ere jarraitu eginen dute musika irakasten eta horretarako matrikulazio kanpaina zabalik dute.

 

 

 

Orreaga Musika Eskolako konztertuaren laburpena Irati Irratian

Iruzkindu