Josu Mendive Osasuna Magnak dakarzkion erronkei aurre egiteko gogoz

Inagroup Ejido Futsal taldean aritu ostean Bizkarretara bueltan harrapatu dugu Josu Mendive areto futboleko jokalaria. Denboraldi bikaina izan da, 28 partidu jokatu ditu zeinetan 17 gol sartzea lortu duen. Talde mailan igoera play-offak zuten helburu baina atarian geratu ziren azken txanpan izandako emaitzek ez baitzioten taldeari mesederik egin. Almeria aldeko abentura amaituta Osasuna Magnaren disziplinara bueltatu da eta aurtengo denboraldiaren erronkei ekiteko gogotsu datorrela adierazi digu gaur berarekin izandako elkarrizketan.

 

 

 

Josu Mendive Irati Irratian

Iruzkindu