Aurten Larra-Larrauk bere 29. edizioa biziko du, antolaketa Larra Belagua estaziokoek lehendabizikoz izanen dutelarik. 100 eta 146km luzedun bi ibilbide izanen dituzte txirrindula martxako parte-hartzaileek eta ikusi beharko da eguraldia lagun izaten duten. Momentuz 840 lagun daude izena emanda oraindikan ere izen ematea irekia dutelarik. Hau guztia kontatu digu Larra-Belagua estazioko zuzendaria den Julen Garjonek.
Julen Garjon Irati Irratian
