16 urteren ondoren bueltan izanen da Mezkiritzeko Bost Kirol egitasmoa. Kirol ekinaldi hau 1982an izan zuen hasiera eta elkargune garrantzitsua izan zen garaian zonaldeko jendearentzat. Lehen norbanakoek jokatzen bazuten ere, gogorregia zenez, gaur egun taldeka lehiatuko dira bi talde Ligezta eta Lezemotz, bosna partaide dituztelarik. Izanen diren modalitateak eskua, xare, pala motza, larruzko paleta eta emakumezko paleta goma. Hau aitzakitzat harturik antolaketa lanetan dabilen Bea Dufurrekin izan gara gaurkoan. Bere aita hasi zen ekimen hau antolatzen eta orain berak hartu du lekukoa, bere hitzetan bere etxea Mezkiritzeko Bost Kirola neba-arreba bat gehiago izan baita.
Bea Dufur Irati Irratian