Igandean Mikel Zabalzaren oroimen ekitaldia antolatuko dute Mikel Zabalza Gogoan plataformako kideek

Mikel Zabalza Gogoan herri plataformak beste behin Mikel Zabalzaren oroimen ekitaldia antolatu du igande honetan Orbaizetako Olan. 39. urte dira Mikel atxilotu eta torturapean erail zutenetik, hala ere aurtengoa berezia izanen da jada Nafar eta EAEko gobernuek aitortu baitute Mikel Zabalza Intxaurrondon torturen ondorioz eraila izan zela. Ospakizuna ez ezik aldarrikapen eguna izanen da aurtengoa plataformako kidea den Ainhoa Buenok aipatu bezala eta ekitaldiari kutsu hori eman nahi izan diote. Gonbidatu gisa Angel Berruetaren alaba den Aitziber Berrueta arituko da Nafar Gobernuko aitortzak zer suposatu dien azaltzen. Aurten, Zabalza-Garate sendiari garrantzia eman nahi izan diete eta eurek ere hitzartzea eginen dute ekitaldian bertan.

Ez ahaztu igandean eguerdiko 12tan hitzordua dagoela Mikel Zabalzaren kasua ahanzturan gera ez dadin.

 

 

 

 

Ainhoa Bueno Irati Irratian

Iruzkindu