Aurora Villanuevaren lana goratuko dute bere Aurizberriko ateen inguruko lanaren aurkezpenean Elutseder elkartekoek

Aurora Villanueva omendu nahi izan dute Elutseder elkartekoek euren Ateak-Puertas lana editatuz eta Aurizberrin aurkezpen bat eginda. Aurora beti ibili izan zen argazki bidez ondarea jasotzen eta estimu berezia zuen zonaldeko ateen inguruan. Historialaria eta ikerlaria bera sekulako lana egin zuen ateen inguruko lana ontzen, hala ere garai haietan Elutseder elkartekoek ezin zioten lagundu indar faltagatik ikerlana garrantzitsua ikusten bazuten ere. Aukera ikusi zuten Nafar Gobernuak ateratako diru-laguntza bat zela medio lanaren edizio majo bat egiteko eta Aurora berari baimena eskatu zioten, hala ere gaixotasun batengatik lanak argia ikusi baino lehen utzi gintuen. Hori dela eta Elutseder elkartekoek omenaldi bat lez irudikatu dute liburu honen aurkezpena eta bertan jarriko dute salgai 7 eurotan. Honen inguruan aritu zaigu Elutseder elkarteko Manuela Presto lagunak.

 

 

Manuela Presto Irati Irratian

Iruzkindu