Aurten inkisizioak Pirinioan burututako sarraskiaren 500. urteurrena betetzen da, Auritzen izandako erreketen 500. urtemuga alegia. Hau ardatz hartuta Nafar Pirinioetan zehar hainbat lagun eta elkarte gaia jorratzeko aukera ikusi zuten eta haien artean elkartzen hasi ziren. Erronkaritik hasi eta Erroibarreraino izanen dira zenbait lagun sorgin-ehizaren inguruko ekitaldiak antolatzen. Lehendabiziko ekinaldia logotipoaren sorrera izanen da eta hortarako lehiaketa antolatu dute. Honen inguruan luze eta zabal aritu gara Xabier Diaz Esarte lagunarekin.
Xabier Diaz Esarte Irati Irratian