Bada Aragoien, Gaztelan eta Nafarroan landa-eremua, gazteak eta bizikletak batzen dituen proiektu bat eta hori litzateke Rural Forks proiektua. Biela y Tierra eta Brujula Intercultural elkarteak batu eta ideia garatzen aritu ziren. Aurtengoa 3. edizioa izanen da eta euren helburuak gazteen ahalduntzea, landa-eremuko proiektu interesgarriei ikusgarritasuna ematea, garapen jasangarria sustatzea eta mugikortasun jasangarria sustatzea liratezke. 3 ibilbide desberdin izanen dira eta hauetan parte-hartzeko izen ematea zabalik dute.
Honen inguruan Biela y Tierrako Edurne Caballero izan dugu solasean.
Informazio gehiago : Rural Forks
Edurne Caballero Irati Irratian
Rural Forks proiektuaren aurkezpen bideoa: