39 urte daramazkite Katxiporretako lagunak euskal irria eraikitzen, maitasunez herriz herri euren mezu eta umorearekin zipriztinduz. Agoitz urtero izaten dute sudurgorrion topaleku eta hala izanen da gaurkoan, “Zerua lapurtu dute” ikuskizuna baitakartzate. Kutsadura luminikoak zeruko izarrak lapurtu dizkigula Birtxi Farozainarekin abenturatan murgilduko dira Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lorek. Agoitz zerura begira jarri eta naturarekin birkonektatzea izanen dute helburu. Ziur irriek bere lekua izanen dutela eguraldia dela eta Toki Eder pilotalekuan ospatuko den emankizunean.
Honen aitzakipean Josemari Agirretxe Porrotx izan dugu gaur gurean eta mezu ederrak utzi dizkigu baita gonbidapen berezia egin ere.
Jose Mari Agirretxe Porrotx Irati Irratian
