Otsailaren 12an izanen dute aurtengo hitzordua Irunberriko Raidekoek. Aurten azken dantza izanen dute 21. edizio honetan. Bertan Elizondo, Tutera eta Irunberritik ateratako 16 talde izanen dira lehian eta egun goxo bat pasako dutela ondoriozta genezake, betiere kirola eta kiroltasuna izanik protagonista. Gaur gurean izan ditugu antolaketan dabiltzan 3 lagun Ibai Arrasate, Asier Lou eta Iker Garcia, zeinak ederki asko azaldu dizkiguten Raidaren azken dantzaren nondik norakoak.
Instagramen informazioa eta taldeen aurkezpena : Irunberriko Raida
Ibai Arrasate, Asier Lou eta Iker Garcia Irati Irratian